Urtetan Arabako Artzain Txakur Txapelketa Murgia antolatu eta gero, Araiara egin du salto aurten. Badirudi leku aldaketa horrek zortea ekarri diela Fernando Etxebarria eta bere txakur Argiri, espero ez zuten arren, lehen postua eskuratu dute-eta.
Etxebarriak zortea aipatzen du bere garaipena justifikatzeko, baina ondo egindako lanaren ordaina izan da lehen postu hau. Aramaioarra urte askotan lehiatu da txapelketa honetan, eta txakurra trebatzeko ere metodo propioa dauka.
Arabako txapelketa hau irabazi eta gero, hilabete barru Aspen Euskal Herriko Artzain Txakur Lehiaketan parte hartuko du Etxebarriak, alboan Argi txakurra duela. Horren ostean gainera, ospe eta maila handia duen Oñatiko txapelketan lehiatuko dira biak. Txapelketa saioi honetan, Etxebarria artzainari eta bere txakur argiri zorterik onena opatzea baino ez zaigu geratzen.