Gure Esku Dago

Hasi dira Aramaion ere ekainaren 8ko giza katea girotzen

Mirari Altube Arrese 2014ko mai. 26a, 15:54

Ekainaren 8a gainean dago eta Aramaion ere beroketa ariketak egiten hasi dira giza katea girotze aldera. Hala, saiheski mokadutxoa, bertsolariak eta Sustrai taldea lagun aparteko jai giroa izan zuten egubakoitzean plaza inguruan.

Ez zuen gehiegi lagundu eguraldiak egubakoitz iluntzean, baina aramaioarrak ez ziren kikildu horregatik eta plaza inguruan elkartu ziren. Izan ere, Gure Esku Dago dinamikak deituta festa giroa sortu zuten ekainaren 8ko giza katerako motorrak berotzen hasteko. Saiheski mokadutxoaren usain goxoak eta doinu alaiek jende asko elkartu zuten plazan.

Mokadutxoa jan bitartean bertsolariak izan zituzten lagun lehenengo, tartean Manex Agirre, Xabi Igoa eta Andere Arriolabengoa; gero Manex eta Maria bikotearen kanta goxoak eta bukatzeko Sustrai taldea. Herriko talde gehienek lagundu zuten, eta zelan ez, aramaioarrek ez zuten hutsik egin.

Aramaioarrek Nafarroarra, Irurtzunera, hain zuzen joan beharko dute ekainaren 8an giza katean parte hartzera. Hasieran kezka iturri izan bazen ere herritarrek erakutsi dute badakitela halakoetan erantzuten. Duela pare bat aste hasi ziren autobus txartelak saltzen eta dagoeneko hirugarren autobusa bete zuten egubakoitzean bertan. Eta argi dute egubakoitzean Aramaion legez, datorren ekainaren 8an, Irurtzunen ere jai giroa sortuko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak