Bi aramaioar Kulturgura lehiaketako saridunen artean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urt. 12a, 01:00

None

13 urte pasa dira dagoeneko Zuiako Koadrilak Kulturgura lehiaketa antolatzen duenetik, Arabako Diputazioko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren laguntzaz. Parte hartzaile guztiek zazpi galdera erantzun behar izan dituzte: Zuiako koadrila osatzen duten sei udalerrietarako galdera bana eta zazpigarren bat eskualde osokoa. 8 urtetik gorako edozeinek izan du parte hartzeko aukera. Ekimen xumea bada ere, Zuiako koadrilaren eskualde izaera indartzea du helburu, besteak beste. 100 euro kirol materialean Irabazleak asteon jakinarazi dituzte eta lau saridunetatik bi aramaioarrak dira: Xabier Elexpuru eta Maider Aldai. Elexpuruk hiru edo lau aldiz hartu du parte eta dioenez, lehiaketako galderak erantzutea ez da lan zaila izan: "Galderaren bat erantzuteko laguntza eskatu behar izan arren, nahiko modu errazean osatu nuen galdeketa. Bestalde, halako ekimenen garrantzia goraipatu du Elexpuruk: "Badauka bere garrantzia. Gu ere Koadrilako parte garenez, bertako herrien berri izateko ekimen polita da". Maider Aldai saria jaso duen 16 urteko gazte aramaioarrarendako, berriz, lehen aldia izan da aurtengoa. Lehiaketaren berri "kasualitatez" izan zuen: "Liburutegiko arduradunak proposatu zigun parte hartzea eta galderok erantzuteko liburu baten aurkitu nuen informazioa. Koadrilako hainbat konturen berri izateko aukera ona izan da, beti dago-eta ondo inguruko herrietan gertatzen denaz jakitea". 100 euroko txartel bana jaso dute Elexpuru eta Aldaik, kirol materialean gastatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak