ALBISTEAK

Osokoan aho batez onartu ostean, martxan da Azkoagako saneamendu obren prozesua

Asier Alkorta 2012ko uztailaren 16a
Hainbat gai garrantzitsu jorratu ziren joan den egueneko osoko bilkuran. Uztailaren 6a ezkero Ramon Ajuria alkatea ez dago lanean –gaur bueltatu da– eta horregatik Lierni Altuna alkateordea izan da jarduneko alkatea. Horrez gain, udaletxeak idazkari berria du: Eñaut Azkoaga arrasatearra. Gaiei dagokienez, Azkoaga auzoko saneamendu lanak nabarmendu behar dira. Era berean, Mendiolako Ikerketa eta Berrikuntza zentroaren erabilera baimentzeko hitzarmena sinatzeko tramitea ere onartu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak