Euskarak eta sagardoak bat egingo dute domekan, Txirritola Egunaren bederatzigarren edizioan. 11:30ean hasita, trikitilariak izango dira herriko kaleak girotzen eta txotx irekiera 12:00etan izango da. Maider Unda Oletan bizi den borrokalari aramaioarrak egingo du lehen txotxa. Udalak antolatu du omenaldia Londresko Olinpiar Jokoetan lortutako brontzezko dominagatik, Txirritola elkartearen oniritziarekin: aurreskua dantzatuko diote, oroigarri bat emango diote eta bertsorik ez da falta izango. Ondoren, Aramaioko sagardo ezberdinak dastatzeko aukera egongo da, baita taloak zein denetariko pintxoak jateko aukera ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.