ALBISTEAK

2013ko aurrekontuak: iaz baino %20 gehiago Aramaio kudeatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 17a

Aramaioko Udalak 2013ko aurrekontua onartzeko lehenengoz abiatu duen parte-hartze prozesua gaur amaitu da. Orain, urtarrilaren 30eko osoko bilkuran onartzea besterik ez da geratzen. Udalak Aramaio kudeatzeko iaz baino diru gehiago izango du, %20 gehiago. Igoera hori Diputazioaren ekarpenearen gorakada –FOFEL delakoa– eta basoetatik jasoko den diru kopurua hazi egin delako dator. Hala, Udalak bi milioi euro pasatxo –2.191.365,65 euro, hain justu– izango ditu Aramaio kudeatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak