Haize freskoa Aramaion Santa Ageda bezpera ospatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urt. 23a, 17:44
None

Esaerak dio kantatzen duen herria inoiz ez dela hilko. Hori horrela bada, ez dago zalantzarik: Aramaioko herria bizi-bizirik dago. Aurten Santa Ageda bezpera berreskuratzeko ahalegin berezia egin dute eta Bizente Goikoetxea abesbatzaz aparte, bertso eskolakoek eta beste hainbat herritarrek hartuko dute parte. Otsailaren 2an egingo dute ospakizuna: "Otsailaren 4an askok eskola edo lana dute eta horregatik zapatuan egingo du Santa Ageda batzea", adierazi du Bittor Kortabarria abesbatzako presidenteak. 40 bat lagun elkartzea espero dute, eta jasotako diruaren erdia Caritasera bideratuko da. Beste erdia, Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak