Lurra hainbat tokitan mugitu da Aramaion

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko ots. 14a, 18:19

None

Ura buruhauste iturri ari da izaten Aramaion. Azken egunotan egindako elurrak eta euriak lurjausiak eragin ditu hainbat tokitan. Alkateak berak eta Aitziber Zumalde aguazilak goiz osoa egin dute auzoz auzo kalteak ikusi eta Arabako Diputaziora bidali gura duten txostenerako argazkiak ateratzen. Lurjausirik ikusgarriena AHT-ko lanetan gertatu dena izan da: Cuatrovientos baserriaren ondoan, duela bi urte errepidea itxi zen tokitik oso gertu, lurrak A-2620 errepideko alde bat hartu du. Obrako langileak goizetik ari dira ingurua txukundu eta autoen zirkulazioa errepideko alde batetik bideratzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak