ALBISTEAK

Joseba Lezeta omendu du Antiguako Pilota Txapelketak

Mireia Bikuña Madrid 2026ko abuztuaren 5a

Pilotari urteetan egindako ekarpenarengatik omendu dute Joseba Lezeta, bere herrian, Antzuolan. Antiguako txapelketaren lehen jardunaldiko bi partiduen artean jaso zuen aitortza Lezetak, atzo, abuztuak 4. Txapela eta oroigarria eman zioten Antiguako Pilotazaleok Elkarteko egungo presidente Angel Nietok eta presidente ohi Jesus Mari Rubiok.

Antiguako Pilotazaleok Elkarteko kide Joseba Urtzelaik izan zuen Lezetaren ibilbidearen errepasoa egiteko ardura. 35 bat urte eman ditu pilota jarraitzen eta pilotari buruz idazten. "Gure klubarendako pertsona oso inportantea izan da. Beti egon da guri begira, eta pentsatu genuen omentzeko modu polita zela txapelketaren lehen jardunaldia Antzuolan jokatzea", esan du Urtzelaik.

78. aldia hasi du Antiguako txapelketak. Guztira hemezortzi bikotek parte hartuko dute: elite mailan, neskak eta mutilak; eta promes mailan mutilak bakarrik. Partiduak Donostiako Antiguoko frontoian jokatuko dituzte astelehenetan eta eguaztenetan, ligaxka eran. Finalerdiak abuztuaren 25ean eta 26an izango dira, eta finala, 29an.

Aurtengo txapelketan bailarako bi pilotarik parte hartuko dute: Aratz Ormaetxea bergararrak eta Madalen Etxegarai oñatiarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak