Ken Pharma taldeko Juanjo Oroz zuzendari orokorraren esanetan," bi denboraldi hauetan hazkunde handia izan du, talde-lanari eman dio garrantzia eta edozein ezaugarritako lasterketetan moldatzeko gaitasuna erakutsi du". Arrazoi horiengatik eman diote profesionaletan debutatzeko aukera, Emilio Garcia eta Hugo Tapiz taldekideekin batera.
Txirrindulariak aurreratu du oraindik ez dakiela ziur, baina "seguruenik" abuztuaren 16an Frantziako Polynormande egun bakarreko lasterketan hartuko duela parte, UCI 1.1 mailakoa. Irailera begira, baliteke Italiako klasika batzuetako irteera-puntuan izatea.
Unax Errastik emaitza politak lortu ditu aurten; aipagarriena, Ataun San Martin lasterketan lortutako garaipena. Errioxako klasikan zazpigarren geratu zen, Nafarroako Itzuliko lehen etapan bosgarren eta 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan hamazazpigarren.