Antzuolako Alardeak piztu du ikusmina beste urte batez

Txomin Madina Milikua 2026ko uztailaren 18a

Desfilean bertan parte hartuaz zein bestelako lanetan aritu diren 200 antzuolar ingururen esfortzuari esker, herriko ondare kultural eta historikoaren parte den ekitaldia egin dute gaur arratsaldean.

Herriko jaietako ekitaldi nagusienetako da urtero uztaileko hirugarren zapatuan egiten den Antzuolako Alardea, eta horren erakusgarri da bai antzuolarren eta baita kanpotik etorritakoen artean ere pizten duen ikusmina. Eta aurtengoan ere halaxe izan da.

Aurretik herrian zehar egindako kalejiraren ostean, herriko plazan gozatu ahal izan da 19:00etan hasi den ekitaldi nagusia, beste urte batez Alardeko kapitaina gorpuztu duen Lander Dominguez eta Abd-Al-Rahman III.aren papera egin duen Zishan Tariq protagonista berezi izan dituena. Baina nola ez, txistulariek, danbor-joatzaileek , dantzariek, armadunek… ere ezinbesteko parte hartzea izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak