Soziolinguistika Klusterrak 20 urte betetzen ditu aurten. Ezagutza soziolinguistikoa sortzeko xedearekin jaio zen, eta helburuen artean ditu euskara biziberritzeko erreferentziazko ikergune izatea eta biziberritze prozesu horrek dituen beharrei erantzutea. Aurreko astean egin zuten aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia. Ekosistema bizia lelopean hainbat eragilek euskararen inguruan sortzen ari diren diskurtso emergenteak izan zituzten berbagai. Imanol Larrea antzuolarra da Soziolinguistika Klusterreko zuzendaria.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.