Nork bere etxeko egoera energetikoa neurtzen ikasteko saioa egin zuten joan den astean Antzuolan. Horretarako, Energia Argitu Kit maleta etxera eraman zuten. Maletak, efizientzia neurtzeko hainbat gailu ditu barruan. Oihana Ollokiegirekin ezagutu dute Antzuolan maletako gailuak nola erabili.