Hondarribia, Berdintasunaren Hiria Saria jaso dute Jaizkibel Konpainiaren eskutik. Besteak beste, genero berdintasuna, arrazakeriaren kontrako borroka eta transmisioa egiteko gaitasuna aitortu dizkiote. Mairuaren Alardearen antolatzaile taldekoak eta udal ordezkariak egon ziren Hondarribiko Itsas-etxean egindako ekitaldian, eta pozik hartu zuten aipamena.
Parte-hartze prozesu irekia eta gardena egin dute Antzuolan, Mairuaren Alardeak bizirik eta indartsu iraun dezan. Herritarren artean alardean parte hartzeko eta alardearekin jarraitzeko atxikimenduak ezinbestekoak diren honetan, kanpotik etorritako aitortzak, lanean jarraitzeko indarra ematen dio antolaketa taldeari.
Bederatzi hautagai izan zituen epaimahaiak, saria nori eman erabakitzeko. Ez zuten zalantzarik izan. Garbiñe Biurrunek, Maddalen Iriartek, Fermin Muguruzak, Arantxa Urretabizkaiak eta Nieves Alzak Antzuolako Alardea aukeratu zuten, erabateko adostasunez.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.