ALBISTEAK

Antzuola prest da jaietarako

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko uztailaren 12a

Eguenean hasiko dira Antzuolako jaiak, eta prestaketa lanetan dabiltza herritarrak. Datozen lau egunetan festaren erdigune bihurtuko da, suziria botatzearekin batera. Hain justu, jaien hasiera ekitaldia zuzenean emango da bihar Goiena.eus-en ere, 19:45tan hasita.

Egitarau betea antolatu dute Udalak eta Txosna Batzordeak, eta bada berritasunik ere, herri bazkaria egingo baita ostiralean, herritarrak batzeko asmoz. Txikienak barraketan eta puzgarrietan, eta helduak kontzertuekin zein parranda eginez, guztiek izango dute gozatzeko aukera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak