Hamargarren edizioa izango du Antzuolako 8 Miliak lasterketak
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria
2023ko otsailaren 24a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, otsailak 25, egingo da Antzuolako 8 Miliak lasterketaren hamargarren edizioa. Helduen lasterketa ez ezik, gazteena ere egingo dute, eta, tartean, sorpresaren bat edo beste izango da. Boluntario sarea ere handia dela diote antolatzaileek, eta herrian errotuta dagoen lasterketa bat dela. Bada, hortaz hitz egin dute Gorka Etxezarreta eta Julian Ramirez de Okariz antolatzaile taldeko kideek.