Inauterietarako entseguak hasi ditu Oinarin dantza taldeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 2a, 15:00

Txarri dantza ikasteko aukera izango da hilaren 6an eta 13an. Sorgin dantza, berriz, zapatutan; lehena, etzi.

Motorrak berotzen hasiak dira Inauterietarako herrian, Oinarin dantza taldeak antolatuta, txarri dantza ikasteko entseguak egiten baitabiltza herritarrak.

Dantza bat hautatzeko ohitura du taldeak, urtero ezberdina, eta aurten txarri dantza egingo dute, musikaz gain kantua ere baduelako; hala, egokia iruditu zitzaien Inauterietarako.

Hamar lagun inguru batu ziren lehen entseguan, baina beste bi ere egingo dituzte: hilaren 6an eta 13an izango dira, astelehenetan, 19:00etan, Torresoroan. Otsailaren 18an izango baita emanaldia.

Baita sorgin dantza ere

Txarri dantzaz gain, ordea, sorgin dantza ere egingo dute egun horretan, errotuta dagoen ohituretako bat baita herrian. Etzi izango da entsegua, 10:30ean, Torresoroan.

Beraz, hilaren 18an bi dantzen emanaldiak egingo dituzte. Goizean, kalejira izango da; eta 12:30ean, dantza saioa Herriko Plazan. Haurrek ere hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak