Irudi berria du Arrola mendizale elkarteak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 27a, 11:19

Diseinu berri baten aldeko hautua egin dute herritarrek, 50. urteurrenean ere "salto kualitatiboa" eman baitute "komunikatiboki eta estetikoki" elkarteko kideek. Urtarriletik aurrera erabiliko dute.

50. urteurrenaren harira, hainbat ekintza egiten aritu dira urtean zehar Arrola mendizale elkarteko kideak, eta atzo egin zuten azkeneko bat, logo berria hautatzeko bide eman baitzieten herritarrei.

Hiru aukera izan zituzten eskuartean. Guztira, 127k eman zuten euren bozka, eta diseinu berri baten aldeko hautua egin zuten 80k, Oier Peñagarikano Arrola mendizale elkarteko kideak jakinarazi duenez. "Logotipo berriko lehenengo mendiak, Arrolaren 'a' hizkia adieraziko luke, eta bigarrenak, 'm' hizkia irudikatzen du". Haren arabera, bazen aukeren artean lehengo logoarekin zerikusia izan zezakeen bat, baina herritarrek berrikuntzaren alde egin dute. "Sorkuntza berri bat da. Zerotik irten da. 50. urteurrenean komunikatiboki eta estetikoki salto kualitatiboa eman dugu, eta ezin ginen itzuli lehengo markara".

Beraz, jakinarazi du asmoa dutela irudi berria urtarrilaren 1etik aurrera erabiltzeko, eta hori bera izatea Arrola elkartearen "kolorea, forma eta marka korporatiboa jantziko" duena.

Arrolako materialaren zozketa

Bozketan parte hartu zutenen artean, Arrolako materiala ere zozketatu zuten. Kamiseta eta kantinplora eskuratu zituzten lau herritarrek, eta bik, kamiseta.

Oier Peñagarikano Arrolako kidea, mendizale elkarteko irudi berria eskuetan duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak