San Esteban krosa egin zen atzo arratsaldean Antzuolan. Bost kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten 16 urtetik gorakoek, eta Mikel Arregi antzuolarra eta Ane Garcia aretxabaletarra izan ziren garaileak.
Bigarren postuak, berriz, Antzuolan gelditu dira. Txomin Arzallus eta Ainize Lizarralde herrikideak izan dira bigarren egin dutenak, eta Lizarraldek, gainera, andrazko antzuolar onenaren saria ere eskuratu du; Arregik, gizonezko antzuolarrarena.
Haurren lasterketa
Haurrek ere izan zuten euren tartea. Prebenjaminek, benjaminek eta alebinek lasterketak egin baitzituzten helduenen aurretik, 17:30etik 18:00etara artean. Guztiek eskuratu zuten domina.