600.000 euroko kreditu aldaketa onartu dute Errekaldeko lanak abiatzeko

Maider Arregi 2022ko uzt. 27a, 15:00

Antzuolako EH Bilduren eta alderdi sozialistaren aldeko botoekin onartuta geratu da Errekalde auzoa biziberritzeko proiektua gauzatzeko 600.000 euroko kreditu aldaketa. EAJ, aldiz, abstenitu egin da.

Urte hasieran abiatu zuen parte-hartze prozesua Antzuolako Udalak Errekaldeko auzotarrekin. Prozesu horretatik nahi batzuk irten ziren eta udalak nahi horiek aurre proiektu batean gauzatzeko eskatu dio Arkitektura enpresa bati. Hain zuzen ere, aurre proiektuaren helburuak zehaztu ditu enpresak eta zenbateko kostua izango lukeen auzotarren nahiak finkatu ditu.

Horiek horrela, aurre proiektuaren lehen fasea abiatzeko 600.000 euroko kreditu aldaketa onartu dute uztaileko ohiko osoko bilkuran. Aurre-proiektuak jasotzen du Errekalde auzoko irisgarritasuna edota autoak auzotik ateratzeko lana,  besteak beste. "Lehen urratsa da benetako proiektua egitea eta gutxi gora behera badakigu zenbat balio duen. Guretzako garrantzitsua zen uda baino lehen martxan jartzea hala,    hurrengo astean proiektuaren enkargua esleitu dezakegulako eta irailerako esku artean izango genuke beste urrats batzuk eman ahal izateko", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.

EAJko bozeramaile Basilio Ormazabalek, aldiz, proposatu du diru kopuru horren erdia orain erabiltzeko aukera egon badagoela, eta beste erdia, berriz, aurrekontuetan sartzeko aukera dagoela. Horrek, gainera, ez lukeela proiektua atzeratuko gaineratu du.

600.000 euroko kreditu aldaketa egitean, udalaren gerakinean, beste 600.000 euro inguru geratuko lirateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak