Hasi dira Antzuolako ur-zikinak Bergarako araztegira eramateko lehen lanak

Maider Arregi 2022ko uzt. 22a, 13:39

Antzuolako ur-zikinak, Bergarako araztegira eraman ahal izateko, aste honetan hasi dira kolektoreko lanekin. Jada neurketa lanak egin dituzte eta bost hilabeteko epean egingo dituztela lanak jakinarazi du Uraren Euskal Agentziak; eta esleitutako obraren aurrekontua 530.000 euro pasatxokoa da.

Hala, guztira 253 metro eta 9 kontrol-putzu dituen kolektorea eraikiko da, 400 milimetroko diametroarekin. Aristi Berri baserritik zertxobait ibaian behera eginda, Deskarga eta Ezkitza errekak batzen diren puntuan hasiko dira lanak, zehazki. Puntu horretan amaitzen den kolektorea, eta errepidearen beste aldeko bidegorriaren azpian dagoen kolektorea lotuko dituzte. Eta, Uraren Euskal Agentziak Antzuolako saneamendu-sarea Bergarako kolektorearekin konektatzeko falta den zatiaren proiektua, egiten ari dela argitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak