Izan ere, iazko udazkenean obra dezente martxan jarri zituen Antzuolako Udalak. Urte bukaerarako, ordea, lanok amaitu gabe geratu ziren eta erabili ez den dirua gerakinera bueltatu dute, legeak hala aginduta. Orain, lanok amaitzeko berriro dirua atera beharrak ekarri du kreditu aldaketa.