Afizionatu mailako Gorlako Igoeraren bezperan, gazte mailako Uzarragako Igoera jokatu zen Antzuolan. Zubillaga eta Osintxu artean joan-etorrika 68 kilometro osatu arren, bi kilometroko malda gogorrean erabaki zen lasterketa. Ahalegindu zen Unax Errasti antzuolarra errepide bazterrak bete zituzten herrikideei garaipena eskaintzen –7. izan zen helmugan–, baina Ondarroara joan zen irabazlearen garaikurra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.