Ikusmin handia eragin du Antzuolako hilerri alboko belardian egiten diharduten pump track parkeak. Herritarrak desiratzen daude estreinatzeko eta ia egunero obra bisitatzera joan denik ere bada. Halako pistetan ibiltzen diren erabiltzaile eta zaleek aitortu dutenez maila politeko pista omen da. Dena ondo bidean martxoa amaierarako aisialdi azpiegituraz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.