ALBISTEAK

Antzuolako bide berdeko lur-jausiak eta tunela konpontzeko ia 200.000 euro onartu ditu Aldundiak

Aitor Agiriano Arrese 2022ko urtarrilaren 3a

Ia 200.000 euro bideratuko ditu Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Antzuolako Bide berdeko Jauregiko tunela konpondu eta inguruko lur-jausiak txukuntzeko. Antzuolako Udalarekin lortutako akordioa txalotu du Rafaela Romero diputatuak. Izan ere, herritarrek asko erabiltzen duten azpiegitura dela nabarmendu du eta inbertsio horri esker, txirrindulariak nahiz oinezkoak bide hori berriro erabili ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak