ALBISTEAK

Antzuolar senti daitezen

Mireia Bikuña 2021eko abenduaren 18a

Migratzaileen Nazioarteko Eguna baliatuz (abenduak 18) ongi etorri berezi egin diete hainbat etorkini, Antzuolako udaletxean. "Gure komunitateko kide zarete", esan die Beñardo Kortabarria alkateak. Harrera Plana berritu egin dute Antzuolan, "inklusioa sustatzeko" helburuarekin.

Antzuolan dauden etorkin guztiek, gutun bidez, jaso dute ekitaldian parte hartzeko gonbita. Lau egon dira ekitaldian: Jamila Raghoubn marokoarra, Sabina Collrani nikaraguarra, Gabriela Vinaccio argentinarra eta Claudia Baez boliviarra. Alkatearen eta Alazne Jauregi zinegotziaren hitzak entzun ostean, laurak aurkeztu dute beraien burua. Nondik etorritakoak diren, zenbat denbora doazen Antzuolan bizi izaten, eta beraien esperientzia kontatu dute. Herrialde ezberdinetakoak izan arren, laurak ados daude gauza batean: oso gustura bizi dira Antzuolan. 

Ekitaldia xumea izan da. Hasierako hitzen ostean, aurreskua dantzatu diete ekitaldian egon diren etorkinei, eta ostean, mahaiaren bueltan, solasalditxoa egin dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak