2018an diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza Mikel Lizarralde eibartarrari. Ordutik gaitzari ikusgaitasuna ematea du helburu eta saiatzen da zabalkunde lana egiten bizi.eus atari digitalaren, @macmikel Twitter kontuaren bitartez edo bere izena daraman Instagrameko kontuaren bitartez. Diagnostikoaren osteko lehenengo zaplastekoari buelta eman eta kirola hartu du helduleku. "Hemen eta orain bizi" du lelo nagusi. Antzuolako Puntaik Punta jaialdiaren barruan Esklerosi anizkoitza, kirola eta bizipoza izenburupean hitzaldia egin du gaur, 18:30ean. Torresoroan da hitzordua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.