Antzuolako jai batzordeak eta Udalak aho batez erabaki dute aurten ere uztaileko jairik ez ospatzea, eta horren ordez hilabete osora zabalduko diren ekintzak antolatuko dituzte. Uda garaia iritsi dela-eta, "zentzuz jokatzeko" deia egin die Udalak herritarrei, eta jai batzordean parte hartu duten herritar orori eskerrak eman nahi izan dizkie.
Egitaraua, egunez egun
Abuztuan ekintza kulturalek atseden hartuko duten arren, irailean berriz bueltatuko direla aurreratu dute udal ordezkariek.
Uztailak 10, zapatua
• 10:00 Orientazio jolasa.
• 17:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots, patioan.
Uztailak 15, eguena
• 17:00 Muralgintza. Aiherra-Antzuola murala auzolanean margotzea.
• 19:00 Jaio-berri eta helduenei ongi etorria, Udaletxean.
Uztailak 16, egubakoitza
• 10:00 Txistulariekin goizeresia.
• 11:00-14:00 /16:00-18:00 Puzgarri eta jolasak, Sagastin.
• 20:00 Sonakay kontzertua, patioan.
Uztailak 17, zapatua
• 09:55 Kañoiak sutu! Txistulariekin goizeresia.
• 11:00 Bergarako Banda. Herrian zehar pasakallean.
• 19:00 Kontzertuak: Bulego eta Liher. Patioan.
Uztailak 18, domeka
• 12:00 Kale Antzerkia. Turistreatzen.
• 19:00 Kina-Bingo plazan, Anelkarrekin.
Uztailak 24, zapatua
• 10:00 Erreka garbitzea, auzolanean.
Uztailak 25, domeka
• 11:00-18:00 Lore lehiaketa, erakusketa.