COVID-19ak eraginda, Udalak ezin izan du ohiko parte-hartze prozesua egin eta Udalak landutako proposamena herriko hainbat eragileekin partekatu du (Idolaz, Landatxope eta Pausoka). Ondoren herritarren iritzia jasoko du berriro eragileekin aztertzeko.
Zortzi jolasgune ditu egun Antzuolak eta antzuolarrek gune horien garbitasuna, mantenua edo egokitasuna baloratuko dute, besteak beste. Baina herritarren nahiak jasoko dituen bigarren atal bat ere badu galdeketak. Hala, askotariko ekarpenak jaso dira orain arte: tirolina, paseatzeko gune gehiago, pumptrack parkea edo rokodromoa daude, besteak beste, eskaeren artean.
Herriko Plazan jarrita dagoen jolasguneen gaineko galdeketa martxoaren 17ra arteko epean bete dezakete antzuolarrek. Ondoren ondorioak aterako ditu udalak, eragileekin partekatu eta denon artean erabakiak hartuko dituzte.