2017az geroztik ezin izan dituzte Eztalako aldagelak erabili eta obrako barrakoiak erabili behar izan dituzte; aurrerantzean, ostera, berriz ere erabiltzeko moduan egongo dira. Manu Diaz Gipuzkoako Federazioko presidente berria eta bere lantaldea ere izan dira inaugurazioan, baita Foru Aldundiko Kirol zuzendari Goizane Alvarez ere.