Olaranen abiatuko da zine denboraldia azaroan

Maider Arregi 2019ko urr. 31a, 09:32

Bertsio originalean eta azpitituluekin izango dira filmak ikusgai azarotik apirilera bitarteko azken domeketan. urtarriletik aurrera, ordea, Torresoroan eskainiko dituzte pelikulak. Jugoslaviako gerra ardatz duen istorioak irekiko du zikloa hilaren 24an.

Azaroan hasi eta Aste Santura arte, hileko azken domeketan –herrian dauden ekitaldien ara-bera, betiere– film emanaldiez gozatzeko aukera dute antzuolarrek. Ez dira film komertzialak, baina bai askotariko gizarte gaiak azaleratzen dituztenak. "Filmazpit-en katalogotik sailkapena egin dugu. Izan ere, katalogoak 20 bat pelikula jasotzen ditu. Askotariko gaiak izaten dira aukeran: drama, komedia, beldurra, animazioa... egindako aukeraketa bariatua eta sakona izaten saiatzen gara. Gure helburua jendeari zer pentsarazi eragingo dieten filmak aukeratzea izan da", azpimarratu du Kultura zinegotzi Mikel Bargielak.

Euskarazko azpitituluak

Filmazpit programaren bitartez euskarazko azpitituluak sustatu gura du Antzuolako Udalak. Edozelan ere, zenbait film gaztelerazko azpitituluekin eskaintzen dira euskarazkoarekin batera. "Zine Euskadik finantzatzen duen Jaurlaritzaren programa da Filmazpit, eta asmoa da euskarazko azpititulua duten filmak bultzatzea. Orokorrean, euskarazko ikus-entzunezkoak sustatu gura dira". Filmen artean, Europakoak eta Amerikakoak daude: "Iaz, hegoamerikarrak, korearrak eta europarrak, besteak beste, izan genituen ikusgai. Aniztasuna da nagusi eta herritarrei gonbidapena egin gurako nieke", gaineratu du. Gogoan izan sarrera doakoa dela. Mikel Bargielak azaldu du filmak ikustera ez dela herritar ugari gerturatzen; hala, herritarrei dei egin gura die. "Zikloaren lehen filmak, Cold Novemberek, Jugoslaviako gerra du ardatz. 90eko hamarkada hasierako giroa askok gogoratzen dugu, eta hausnar-ketarako bide izango da filma zenbaitendako". Aukeren artean, filmen gaineko mahai inguruak egitea ere badutela buruan bueltaka dio Kultura zinegotziak.

Film emanaldiak

Abenduan, Tomboy; urtarrilean, El rey; otsailean, Mutafukaz; martxoan, The Florida project; eta apirilean, The sweel season.Urtarriletik aurrera Torresoroa areto berrituan eskainiko dira film emanaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak