340 bat haur dantzarik kaleak alaituko dituzte

Maider Arregi 2019ko urr. 11a, 09:26

Antzuolako Haur Dantzarien Eguna opatuko da urriaren 20an, domeka. Antzuolako Oinarin dantza taldeaz gain, sei herri ezberdinetako dantza taldeek parte hartuko dute. 210 haur dantzari batuko dira eta etxeetara, bazkaltzera, jasotzeko dei egin dute.

Bi urtean behin ospatzen da Antzuolako Haur Dantzarien Eguna. Hala, datorren urriaren 20an, domeka, askotariko dantzez eta jai giroz beteko dira herriko kaleak; zazpi herri ezberdinetako zortzi dantza talderen emanaldiekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek egun osoan zehar. Antzuolako Oinarin dantza taldeko kideek buru-belarri dihardute azken entseguak egi-ten eta azken orduko antolakuntza lanak lotzen. "Herri guztietako 210 bat haur dantzari espero ditugu. Antzuolako taldeaz gaiz, gurean erakustaldia egingo dute Arrasateko bi taldek, Aretxabaletakoak, Soraluzekoak, Legazpikoak, Zumarragakoak eta Oñatiko taldeak".

Egun osoko egitaraua

"Egunari hasiera emateko, datozen dantzari guztiei harrera egingo diegu goizeko lehen or-duan. Ondoren, herriko kaleetan barrena, dantzariek kalejira egingo dute. Ekitaldi nagusia, aldiz, Zurrategi plazan izango da eguerdian", azaldu dute Oinarineko antolatzaileek. Egunaren bigarren zatia, ordea, bazkalostean hasiko dute: "Zurrategiko erakustaldiaren ondoren, bazkaria egingo dugu eta bazkalostean Herriko Plazako saio nagusia hasiko da". Ilusio handiz ari dira Dantzari Eguna antolatzen. Entseguak ere egunero-egunero egiten dituztela azaldu dute Oinarineko dantzariek. Antzuolan zaletasuna badago, eta une honetan 130 haurrek osatzen dute dantza taldea. 170 dantzarik parte hartzen dute, aldiz, Oinarinen. "Bi urtetik behin izaten da Haur Dantzarien Eguna; orain bi urte, dena primeran irten zen. Aurtengorako gogotsu gau-de, eta ilusioz", aitortu dute. "Astean zehar egunero-egunero egiten ditugu entsegu ezberdinak. Aurten, gainera, martitzenetan, hasiberriak diren 6 urteko haurrekin hasi gara entseguak egiten. Baina 14-15 urte arteko neska-mutikoekin entseguak egiten ditugu egun ezberdinetan". Antzuolarrek eskainiko dituzten dantza propioen artean, bi daude: makil-txiki eta igitai dantzak.

Haurrak etxean jasotzeko

"210 haur dantzari etorriko dira eta gurasoei gutuna bidali diegu, haurrak etxean hartzeko gonbidapena eginez. Gutunean azaltzen diegu euren seme-alabak kanpora joaten direnean etxeetan jasotzen dituztela", azaldu dute. Xinkonan edo Martinen dendan, besteak beste, dute antzuolarrek aukera izena emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak