Herritarrei zerbitzuak eskaintzeko lanean

Maider Arregi 2019ko urr. 4a, 09:15

Herritarrei geroz eta zerbitzu gehiago eta hobeagoak eskaintzeko helburuarekin, udalak lanean jarraitzen du Jaurlaritzarekin. Horren adibide da berriztu berri duen hitzarmena. Jaurlaritzako eskaerak eta idazkiak tramitatzen jarraituko du udalak.

Antzuolako Udalak Eusko Jaur-laritzarekin dirulaguntza eskaerak nahiz bestelako idazkiak udal erregistroan aurkezteko akordioa sinatuta dauka 2011z geroztik. Orain, baina, hitzarmen hori berritu egin du udalbatzak, aho batez, iraileko osoko bilkuran. Antzuolako alkate Beñardo Kortabarriak azaldu du uztailean amaitu zela Jaurlaritzarekiko akordioa, eta orain, berritu egin dutela: "Akordioa bageneukan aurretik ere; eta akordio hori uztailean bukatu zen. Hitzarmen horri esker, Gasteiz edo Donostiara joan beharrean, udal bulegoetara gerturatuta herritarrek nahikoa izango dute. Adibidez, hezkuntzako zerrendetarako behar diren tramitazioak edo unibertsitateko paperen bat Jaurlaritzarekin tramitatzeko aukera dago, besteak beste, Antzuolan".

Herritar askok, ordea, ez daki hainbat tramite egiteko aukera dutela herriko udal bulegoetara jota. Izan ere, askok behin Eusko Jaurlaritzara telefonoz deitutakoan izaten dute aukera horren berri. "Jaurlaritzak ba-dauka zerbitzu hau eskaintzen duten herrien zerrenda. Bertara deitzean konturatzen dira antzuolar asko herrian duten zerbitzuaz. Bergararrak ere etorri dira; izan ere, oraindik ez dute akordiorik sinatu", diote udal bulegoetako langileek.

Antzuolako Udalak, aldiz, ez dauka hitzarmenik Gipuzkoako Diputazioarekin. "Soilik Eusko Jaurlaritzako tramiteak egiteko hitzarmena dugu, eta zerbitzu hori eskaintzen dugu". Eta zerbitzu horien artean daude eszedentzia kasuak; amatasun edo pertsona nagusien zaintzarako dirulaguntza eskaerak; hezkuntzako zerrendetan izena ematekoak edo Etxebideko gaien tramitazioa egitekoak, adibidez.

Hala, Ogasunari dagozkion gaiak tramitatzeko, Gipuzkoako Diputaziora jo beharko dute herritarrek. Sinadura elektronikoarekin on-line ere egin daiteke idazkien tramitea.

Propagandari uko

egiteko Une honetan, Antzuolako udal bulegoa etengabe ari da hauteskunde propagandari uko egiteko eskaerak tramitatzen. Urriaren 7ra arte egin dezakete herritarrek eskaera, Udalean edo INEko webgunean sinadura elektronikoa erabilita

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak