Elikadura burujabetzaren aldeko ekintzaileek Antzuolako Pikunieta baserria bisitatu dute

Amaia Zabala 2019ko abu. 21a, 15:52

Ana Santidrian, Ingeniaritza Kimikoan eta Ingurumenean doktoratua eta Edurne Caballero biologoa, ekainaren 1ean atera ziren Zaragozatik eta geroztik pedalei emanez 1.888 kilometro egin dituzte gurpil gainean. Azken geldialdia Antzuolako Pikunieta baserrian egin dute.

Biela y Tierra izena du beren proiektuak eta helburua elikadura burujabetza oinarri duten eta dagoeneko funtzionatzen duten proiektuak ezagutu eta hauen berri ematea da. Hori dela eta, Darsena Estudios enpresako kideen laguntzarekin, ibilbideko proiektuetako protagonistak elkarrizketatu eta euren lanaren berri ari dira ematen web orriaren bitartez.

Biela y Tierra proiektuak lau oinarri nagusi ditu: agroekologia, elikadura-subiranotasuna, ekofeminismoa eta azkenik mugikortasun jasangarria. Izan ere, Santidrian eta Caballeroren esanetan "elikadura gizarte aldaketaren motorra da eta bisitatzen ari diren bezalako proiektu alternatiboak dira egun gizartean ditugun arazoen konponbidea".

Bi aktibistek elikadura burujabetza oinarri duten 130 proiektu bisitatzeko asmoa dute eta Antzuolako Pikunieta baserria euren 86.proiektua izan da. Josebe Blanco, Pikunietako baserritarrak dio hasiera batean harriturik jaso zutela deia baina proiektuaren berri izan orduko oso interesgarria eta beharrezkoa iruditu zitzaiela.

Ibilbide luzea egina badute ere aurretik, denera 2.500 kilometro egitea aurreikusten dute aktibistek, beraz, urriak 5a bitarte martxan izango dira eta guztiaren berri emango dute www.bielaytierra.com webgunean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak