Adin tarte guztiei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte: berrikuntza izango da, aurten, umeendako parkea bi egunetan jarriko dutela: barikuan eta domekan. Berritasun nabarmenena Antzuolako Mairuaren alardeak izango du: Edurne Iturbe izango da kapitain berria. Bestalde, Bergarako Bandak zapatuan eskaini behar duen kontzertuan Enrike Txurruka zuzendari moduan estreinatuko da.