Agintaldi berriak lau batzorde izango ditu

Maider Arregi 2019ko uzt. 12a, 13:35

Datozen lau urtetarako, antolaketa berria onartu du Antzuolako udalbatzak eguerdian egin duen osoko bilkuran. Hala, lau multzotan banatutako batzordeak osatu dituzte: Ogasuna eta Pertsonala; Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Lehen Sektorea; Kultura, Gazteria, Hezkuntza eta Euskara; eta Gizarte Ongizatea. Irailean jarriko da martxan egitura berria.

Lau urteko agintaldi berrirako batzorde informatzaileen antolaketa aldatzea onartu du aho batez udalbatzak eguerdian egin berri duen osoko bilkuran.  Hala, lau multzotan banatuta geratu dira batzordeak. Beñardo Kortabarria alkateak azaldu du helburua dela batzar gutxiago egitea baina eraginkorragoak. Irailean jarriko da martxan egitura berria.

Batzorde informatzaileak

1- Ogasuna eta Pertsonala: Beñardo Kortabarria eta Mikel Bargiela, EH Bildu; Basilio Ormazabal, EAJ; eta Miren Arrate Gallastegi, PSE-EE

2- Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Lehen Sektorea:  Beñardo Kortabarria eta Jon Aranguren EH Bildu; Basilio Ormazabal, EAJ; eta Miren Arrate Gallastegi, PSE-EE.

3- Kultura, Gazteria, Hezkuntza eta Euskara: Garazi Larrea eta Hodei Aranguren EH Bildu; Aitor Urrutia, EAJ; eta Miren Arrate Gallastegi, PSE-EE.

4- Gizarte Ongizatea: Josune Martinez eta Purita Arregi, EH Bildu;  Miren Elgarresta,  EAJ; eta Miren Arrate Gallastegi, PSE-EE.

 

Bestalde, aho batez onartu dute ere ohiko osoko bilkurak hileko azken eguenetara pasatzea. Arratsaldeko zazpietan egingo dira eta herritarrei irekiak izango dira.  Osoko bilkuran onartu dute ere alkatearen soldata 42.000 euro (soldata gordina) izatea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak