Antzuolan, udalekuek uztailaren 18ra bitarte iraungo dute eta egun guzti hauetarako askotariko jarduerak antolatu dituzte 17 hezitzaileek.
Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Elgetan eta Oñatin ere hasita daude udako udalekuak.
Gainontzeko herriei dagokienez, Eskoriatzan, bihar bertan hasiko dira, Leintz Gatzagan, berriz, uztailaren 8an eta Aramaion, uztailaren 10ean.