Antzuolako Herri Eskolako pedagogiaren jarraikortasuna zalantzan dago; izan ere pedagogiaren sortzaile eta sustatzaileak izan diren irakasleen gehiengoak erretiroa hartu du. Kezka bada kezka herrian eta Antzuolako Udala, eskola eta Pausoka Guraso Elkarteak, elkarlanean dihardute pedagogia horri eusteko. Nora Legorburu Pausoka elkarteko presidenteak aurreratu du Goiena Telebista-n guraso eta herritarrekin taldea osatu dutela indarrak batzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.