Gertatutakoa ahaztu ez dadin lan egingo dute antzuolarrek

Maider Arregi 2019ko mar. 28a, 13:07

Julian Zubillaga, Esteban Aranguren, Basilio eta Edurne Galarza, Jabier Ormazabal…. isilpean urte askoan egon diren antzuolarren istorioak argitaratu dituzte Antzuolako Udalak eta Intxorta 1937 kultura elkarteak. Herrian frankismoaren aztarnak azaleratzeko Antzuolan ezkutatutako historia izeneko erakusketa zabaldu dute.

Zazpi paneletan jasota daude frontean hildako herritarren istorioak. Baina, baita ere hainbat dokumentu eta informazio ere: espetxeko fitxak, emakumeen aurka egindako errepresioa, atxilotuen zerrenda, ihes egin behar izan zutenen edo langile batailoian parte hartu zuten antzuolarren istorioak, besteak beste. Intxorta 1937 kultura elkarteko kide Juan Ramon Garaik azaldu du garrantzitsua dela gertatu zena azaleratzea egun zabalik dauden zauriak ixteko eta egia guztia argitzeko. "Errepresioa oso basatia izan ze Antzuolan ere. Gorri separatistak deitzen zieten 130 antzuolar errepresaliaturen izenekin osatutako zerrenda jaso dugu erakusketan. Baina askoz gehiago daude, seguru. Kolpista gisa kondenatuak izan zirenak, atxilotuak, milizianoak... Esan ere, orain 80 urte kolpe militarra bultzatu zuten botere faktikoak banka, armada, goi klasea eta elizako hierarkia izan zirela; egun ere horretan ari dira Kataluniako kasuan, adibidez".

Antzuolako memoria historikoa

Historia guztia berreskuratzeko, orain, Antzuolan talde bat sortu gura dute. Antzuolarrei parte hartzeko dei egin gura die eta erakusketa, hain zuzen ere, helburu horrekin antolatu dutela aitortu dute Intxorta 1937 elkarteko kideek. Antzuolan ezkutatutako historia erakusketa zapatuan, 18:30etik 20:30era ikusgai, Olaranen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak