Antzuolak beilatokia dauka; domekan egin zuten inaugurazio ekitaldia. Parrokiako saloian egokitu dute, aldarea zegoen tokian; Bergarako Oroilore ehorztetxeak izan du lanen ardura eta enpresa hori bera izango da zerbitzua ematez arduratuko dena ere. Familiarentzako egongela, kafe makina eta sofak ipini dituzte, besteak beste, egonaldi ahalik eta goxoenak egiteko helburuarekin.
2019 mar 04 Antzuola
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.