Elikagai bilketa
Elikagaiak batzen zapatuan hasi ziren eta urtarrilaren 22ra arte egongo da horretarako aukera. Antolakuntzatik honako produktuen beharra dagoela adierazi dute: hegaluzea eta sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, lekaleak, helduentzako pardelak eta konpresak. Elikagai horiek uzteko hainbat puntu jarri dituzte: ikastetxean eta Aixa, Amaia eta Eroski dendetan.