Fernando Nogales eta Esther Eskisabel azkarrenak, San Esteban krosean

Mireia Bikuña 2018ko abe. 27a, 17:30

Laugarrenez egindako lasterketan 110 korrikalarik parte hartu zuten. Lasterketa nagusiaren aurretik, neska-mutikoendako lasterketan ere egin zituzten.

Urtea korrika egiten bukatzeko helburuarekin hasi ziren San Esteban krosa egiten Antzuolan. Laugarrenean ere kaleak korrikalariz eta animatzailez bete zen. Herri barruko lasterketa izan zen. Laburra, baina gogorra.

Nagusien lasterketan bost kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten. Hasieratik bukaerara lasterketa buruan egon ziren Fernando Nogales eta Ibai Larrea, gazte antzuolarra. Lehenengo eta bigarren lekuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Emakumeetan Esther Eskisabelek  markatu zuen erritmoa hasieratik, eta ez zuen areriorik izan lasterketa osoan zehar. Eta korrikalari azkarrenen atzetik, gainerako guztiak. 110 korrikalari. Norbere erritmoan, banaka, binaka edo taldeka. Bereziki, kuadrillen kopuruak egin du gora arten.

Umeak, ere bai

Nagusien lasterketaren aurretik, txikienen txanda izan zen. Txikienak bost urtekoak izan ziren. 5-8 urtekoek egin zuten distantziarik motzena. Benjaminak, alebinak eta infantilak plazatik irten eta plazan bukatu zuten lasterketa, lagunen eta etxekoen txalo artean. Guztira, 103 umek parte hartu zuten. Bukaeran, domina bana jaso zuten opari moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak