Hasi dira konpontzen uholdeek eragindako kalteak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko abe. 12a, 13:21

Ekainaren 3an, ur handiek izugarrizko kalteak eragin zituzten Antzuolan. Herriko zenbait azpiegitura txikitu zituen urak, eta hainba landa-bideetan kalte izugarriak eragin. Bada, dagoeneko hasi dira kalte horiek konpontzen.

120.000 euroko aurrekontua izan dute lanok egiteko, eta hiru enpresa dabiltza horretan. Obra txikiak izan diren arren, 10 gunetan egin behar izan dituztela konponketak azaldu du Valen Moñux Udaleko aparejadoreak.

Landa-bideak konponduta; ondoren, Torresoroa

"Egin diren konponketa gehienak bideko zulo handiak konpontzea izan dira; horrez gain, luiziak eta, azkenik, bi errekastoen ibilgua ondo bideratu da", azaldu du Moñuxek. Lan horiekin herriko eta landa-bideetako kalteak konpondutzat utziko dituzte; ondoren, Torresoroako kalteak konpontzen hasiko dira: "Proiektua eginda dago; orain, lanak esleitzea falta da", dio.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak