Hamabi lagun horietatik zortzik belarriprest rola beteko dute eta lauk ahobizi-rena. Jon Ugarteburu Euskara zinegotziak belarriprest rolari garrantzia handia eman diotela azpimarratu du. Izan ere, ohiturak aldatzera bideratzen duen rola belarriprest baita.
Cristina Morais antzuolarrak, esaterako, belarriprest izateko hautua egin du; helburua euskaraz moldatzeko erraztasuna lortzea duela azaldu du. Daniel Sanchezek ere lehen hitza euskaraz egingo du eta horregatik ahobizi-ren rola beteko duela dio: "Sarritan, gazteleraz jarduten duen norbait badago taldean errazegi jotzen dugu gaztelerara. Lehen hitza euskaraz egiten saiatuko naiz".
Herritarren parte hartzea
Ohiturak aldatzea helburu duen ekimena da Euskaraldia eta herritar orok parte hartzea bultzatu gura du Euskaraldiaren batzordeak. Liburutegian zein eguen iluntzetan erdigunean jarriko duten postuan eman dezakete izena antzuolarrek. Uemak, rol bakoitzaren gineko informazioa eta argibideak emateko ikastaroa ere eskainiko duela iragarri dute.