Urteroko hitzordua da sardina-janarena, eta helburua ere, urterokoa izan da aurten, hau da, elkarteak Kongon eta Senegalen dituen proiektuak aurrera eramaten jarraitzeko dirua batzea. Horrez gain, Saharara ere bideratuko da zati bat, janari-bilketa egin eta jana hara bidaltzeko.
Elkartasun Festa
Datorren egubakoitzean, abuztuaren 31n, beste ekintza solidario bat egingo dute Anelkar elkartekoek, Elkartasun Festa. Hau ere urteroko hitzordua. Arratsaldeko 19:30etan hasiko dira pintxoak banatzen, eta 21:00ak ingurura arte egongo dira, Zurrategi plazan.