Antzuolako Udala gimnasioa egondako lokalean ari da egokitzen liburutegia, behin-behinean, eta bertan ari dira entseatzen dantzariak ere. Gimnasioko liburutegia ikasturte berrirako prest izatea espero dute. Liburuak Torresoroatik bertara eramateko erabili dituzten kartoizko kaxak libre daude orain eta, behar izanez gero, bila joateko dei egin diete herritarrei. Berrerabiltzea da helburua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.