Bizikidetzaz eta uholdeen kalteez uztaileko osoko bilkuran

Maider Arregi 2018ko uzt. 20a, 14:04

Atzo, eguena egin zen Antzuolako uztaileko ohiko osoko bilkura. Hala, EH Bilduren eta EAJren aldeko botoei esker, Bizikidetza batzordea eratua geratu da. Alderdi sozialistak aurkako botoa eman du.

Aurrera doan proiektua da baina Elkarbizitza eta Memoria partekatuarena. Beñardo Kortabarria Antzuolako alkateak ia lanaren erdia eginda dagoela azaldu du: "Atzera begiratzea eta zer gertatu zen aztertzea eta herritarrak nola bizi izan duten jakitea garrantzitsua da. Positiboa da zer gertatu den jakitea aurrera begira zer egin erabakitzeko".

200.000 euro inguruko kreditu gehigarria

Bestetik, atzoko osoko bilkuran, uholdeek eragindako kalteei aurre egin ahal izateko, kreditu gehigarria onartu zuten aho batez, ia 200.000 eurokoa.

Torresoroa aretoan ere zenbait lan egin dituzte aurrez eta 58.000 euro pasatxoko kostua izan dute premiazko lan horiek. Torresoroa aretoko lanek baina, 552.000 euro inguruko kostua izango dute. Hala ere, Ekonomia Ministeritzako aseguruak %93a ordainduko duela argitu du alkateak.

Baserri bideek lehentasuna

Aho batez onartutako kreditu aldaketa hori, baserri bideak konpontzeko ere erabiliko du Udalak. Izan ere, Arraindaiko, Arluztxikiko, Untzarriko eta Aitzako bideak konpontzeko ia 96.000 euro bideratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak