Arroza gertatu beharko dute jaietako gastronomia lehiaketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko uzt. 5a, 23:00

Aurten, jaietako gastronomia lehiaketan arroza prestatu beharko dute lehiakideek. Uztailaren 6a, barikua, izango da izena emateko azkeneko eguna.

Betiko moduan, gastronomia lehiaketa barikuan izango da –uztailaren 13a–. Izena emateko azkeneko eguna astebete lehenago izango da, uztailaren 6a.

Izena emateko udaletxera deitu 943 766 246 edo idatzi kultura@antzuola.eus helbidera.

Arroza, nahi duten eran

Aurten, arroza prestatu beharko dute lehiakideek –nahi duten eran–. Horretarako, udalak jarriko du: arroza, gatza eta olioa. Gainerako osagaiak eta erabiliko dituzten ontziak eta sua parte hartzaileek eraman beharko dute. 11:00etan hasiko da lehiaketa eta 12:30etarako sukalde lanak bukatuta izan beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak