Antzuolako establezimenduei errekonozimendua

Maider Arregi 2018ko eka. 26a, 13:02

Herri atseginagoa izateko ahaleginetan dihardute Antzuolako Landatxope erretiratuen elkarteak, Udalak eta herriko establezimendu eta ile-apaindegiek. Ahalegina, denek egin beharra dagoela azpimarratu du Beñardo Kortabarria alkateak, baita Udalak ere. Izan ere, herri txikietan gertutasuna, herria bizirik mantentzeko ezinbestekoa dela dio.

Izan ere, Antzuolako 22 establezimendu eta ile-apaindegiei herri lagunkoiagoaren aldeko lana aitortu die Udalak eta Landatxopek. Eta herriko establezimenduak ere, beti prest daudela herritarrei laguntzeko eta elkarlanean jarduteko dio Xinkona dendako Alaitz Jauregik. Establezimendu lagunkoietako bat da Xinkona; hau da, komertzio erosoa eta irisgarria herritarrendako. Laguntza eta gertutasun horrek hain justu ere, egiten du herri lagunkoiagoa Antzuola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak