Hamar talde batzen ditu momentuz Mukuru kolektiboak, eta horietako bik, Klak!sonek eta Seitanek hartu zuten parte atzo Antzuolako gaztetxean izan zen eta kolektiboak antolatuta egin zuten lehen kontzertuan.
Mukuruko kide den Josu Isaiasen esanetan, Mukuru indarrak batzeko egitasmo bat da: "Orain arte bakoitza bere kasa ibili da diskoak grabatzen eta kontzertuak antolatzen. Mukururen helburua da jardun hori guztia kolektibizatzea". Klaks!soneko abeslari Mikel Bargielak ere zentzu berean hitz egin zuen: "Ilusioa dugu. Lagun talde bat da Mukuru, eta elkartzen gaituena da lagunak garela, eta musika". Donibane Garazikoa den Seitan taldeko Patxi Oillarbururentzat, aukera bat da kolektiboa sortu izana: "Guretzat interesgarria da, Hegoaldeko taldeekin zubiak eraikitzeko.
Antzuolakoaz gain, laster beste kontzertu batzuk ere eskainiko dituzte Mukuru barruan dauden taldeek, eta webgunea ere estreinatu du kolektiboak: www.mukuru.eus